Diseinua eta planifikazioa

 A. Zer da planifikatu behar dena?

Ko-irakaskuntza praktikan, edukien diseinua nola burutuko den eta zein material  eta zein estrategia didaktiko erabiliko diren erabakitzea da irakaskuntza partekatua planifikatzea.

Beste alde batetik, irakasle bakoitzak jokatuko duen rola eta gelaren kudeaketan aplikatuko diren arauak eta errutinak ere zehaztu behar dira. 

Ko-dozentzian aritzeko, planifikazio lanak era sistematikoan egin behar dira, astean behin gutxienez. 

Ko-dozentzian arituko diren irakasleen artean hauxe pentsatu behar da:

  • Espazioa: gela, ikastetxeko beste espazio batzuk, ikastetxetik kanpo.

  • Arloa: Jakintzagai, arlo berdina, arlo desberdina, eremuak.

  • Ataza: Gidatua, autonomoa.

  • Planifikazioa: Helburuak, ataza/jarduera kopurua, asteko edo hilabeteko saioak.

+ Info

 B. Ko-dozentziarako egiturak

Ko-dozentziaren gaiaren inguruan ikertzen aritu diren ikerlariek 6 rol ezberdin identifikatu dituzte irakasleei dagokionez:

  1. Irakaskuntza paraleloa.

  2. “Model station teaching”.

  3. Taldeko irakaskuntza (teaming).

  4. Irakaskuntza alternatiboa.

  5. Irakasle bat irakasten, bestea behatzen.

  6. Irakasle bat irakasten, bestea laguntzen.

 C. Diseinatu, plangintza burutu, gelaratu eta ebaluatu

Rolak aukeratzea baino, ko-dozentziak aurre plangintza bat behar du, inplementazioa eta ondorengo ebaluazioa.

Plangintza:

  • Lehenengo helburuak zehaztu behar dira. 

  • Aukeratutako egitura nola gelaratuko den adostu. Honetarako klaustroak formakuntza izan behar du. Diseinatutako ordutegiek ko-irakaskuntza praktika kontuan hartu beharko dute, parte hartuko duten irakasleak aukeratu behar dira, koordinazio orduak finkatu behar dira eta baliabideak eta espazioak aukeratu behar dira

  • Aukeratutako egitura ikasleei nola azalduko zaien zehaztu. 

  • Elkarrekintza diseinua nola burutuko den zehaztu.

  • Gelan jasoko diren ebidentziak eta hauek jasotzeko modua definitu. 

Gelaratzea:

  • Gelara sartu aurretik, ikasleen beharrak identifikatuta izatea gomendatzen da. 

  • Irakasleek hartuko duten rola definitu behar da eta taldekatzeak egitekotan, zein irizpide jarraituko den erabaki behar da. 

  • Irakasleek beraien arteko komunikazioa erregulatu behar dute, gela barruan lanean daudenean. 

Ebaluazioa:

  • Ikaskuntzaren ebaluazioa aurretik definituta egon behar da.

  • Ko-dozentzia beraren praktikaren ondoren, hobekuntzak proposatzea gomendatzen da.

Azken eguneraketa, 2025/07/09