Sarrera
Ebaluazioa hezkuntza-prozesuaren funtsezko elementua da, ikaskuntza eta irakaskuntza hobetzeko tresna nagusi gisa ulertzen dena. Prozesu sistematiko honen helburua informazioa biltzea eta aztertzea da, aurrez ezarritako helburuak zein neurritan lortu diren baloratzeko eta erabaki egokiak hartzeko aukera emateko.
Ebaluazioa ez da soilik kalifikazioetan oinarritzen; Gaur egungo hezkuntza-sistemak konpetentzien garapenean jartzen du arreta; hau da, oinarrizko jakintzak eskuratzeaz harago, jakintza horiek egoera praktiko edo errealetan aplikatzeko gaitasuna garatzean oinarritzen da.
Ebaluazioari buruzko atal hau hiru azpi atalez osatuta dago:
-
Marko juridikoa: ebaluazio-prozesuak arautzen dituzten legeak eta arauak aurkeztuko dira, estatu mailatik hasi eta EAEko markoan murgilduz.
-
Alderdi pedagogikoak: ebaluazioa irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesua hobetzeko tresna gisa ulertzen da. Ideia horretatik abiatuta ebaluazio konpententzialean hezteko hainbat alderdi aipatuko dira.
-
Gehiago jakiteko: ebaluazioarekin lotutako baliabideak aurkituko dira: liburuak, aldizkariak eta argitalpenak, eta bideoak.
Azken eguneraketa, 2025/05/30