Ebaluazioa
A. Planifikazioa
-
Ezinbestekoa da noiz eta nola ebaluatuko den planifikatzea, zer tresna eta erreminta erabiliko diren zehaztea eta ebaluazioa nork/ nortzuk egingo duen/duten erabakitzea.
-
Garrantzitsua da ebaluazio irizpideak elkarrekin partekatzea.
-
Ebaluazioa, irakaskuntza partekatuko prozesuaren zati gisa planifikatu behar da.
B. Erremintak partekatzea
-
Garrantzitsua da ebaluazio erremintak beraien tipologian dibertsifikatzea eta ebaluazio inklusiboagoa eta irisgarriagoa egiteko modua bilatzea.
-
Ebaluazioaren alderdi kuantitatiboagoak eta ikaslearen aurrerapenari datu kualitatiboagoak jasotzeko erremintak erabiltzea gomendatzen da.
-
Tresnak eta erremintak ikaskuntza proposamena diseinatzearekin batera aukeratu beharko lirateke.
C. Ebaluazioa egingo duten pertsonak aukeratzea
-
Ebaluazioa eragile desberdinen artean banatzeak, elkarlanean ikasgelan parte hartzen dutenek balorazioen bilketa optimizatuko dute.
-
Ko-irakaskuntza egingo duten irakasle guztiek hartu behar dituzte erabakiak, kontsentsuan.
-
Ikasleen ikaskuntza autorregulatzen laguntzea da ebaluazioaren gako bat.
-
Irakasle-kideei beren jarduera arautzen laguntzea da ko-irakaskuntzako gako bat.
-
Eragile guztiek (irakasleak, beste profesional batzuk, ikasleak) ebaluazioan parte hartzea erraztuko duten erremintak diseinatu behar dira.
D. Ebaluazioari denbora eta espazioa eskaintzea
-
Ebaluazioari denbora eman behar zaio, bai bere plangintza egiteko, baita prozesuan egin beharrekoak burutzeko, gela saio barruan eta saioaren ostekoa.
-
Ebaluaziorako uneak irakasleen ordutegiaren antolaketan bertan planifikatu behar dira.