2.Ekintza: materialgintza
Eremuak Lantzen programaren helburuetako bat ikastetxeen artean partekatu ahal izango den material irekien, digitalen eta kalitatezkoen banku bat sortzen laguntzea da, modu progresiboan. Material horien elaborazioa ez da ziurtagiriarekin bukatzen den ibilbide itxitzat hartzen, baizik eta etengabe garatzen ari den prozesu profesionaltzat. Horiek ikasgelan erabili ahala eta analisi partekatu baten bidez, baliabideak hobetzea eta ikasle-talde bakoitzaren errealitatera egokitzea sustatzen da.
Prozesu honek lau irizpide nagusi izango ditu kontuan:
-
Diziplina-zuzentasuna: materialak zorrotzak eta curriculum elementuei egokitutakoak izan beharko dira.
-
Eremuen araberako lanera egokitzea: konpetentzietan oinarritutakoak, integratzaileak eta diziplinartekoak izan behar dute.
-
Irisgarritasuna: Ikaskuntzarako Diseinu Unibertsalarekin (IDU) eta irakurketa errazarekin lerrokatzea baloratuko da.
-
Ebaluazioa: materialetan planteatutako ebaluazioak konpetentzietan oinarritutakoa, formatiboa eta formatzailea izan behar du.
-
Difusioa eta digitalizazioa: materialak Hezkuntza Baliabide Ireki (HBI) bihurtuko dira, lizentzia egokiarekin eta formatu digital berrerabilgarriarekin.