1.Ekintza: Eremuak Lantzen Praktika Komunitate Profesionala (EL-PKP)

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen bi ikasturteetan eremuen araberako lana ezartzea estrategia giltzarria da hezkuntza inklusiboagoa, ekitatiboagoa eta ikasleen konpetentziak garatzera bideratua lortzeko bidean aurrera egiteko. Testuinguru horretan, funtsezkoa da ikastetxeei aldaketa-prozesuan laguntzea, beren garapen-mailetara egokitutako prestakuntza-ibilbideen bidez.

 EL-PKP 1. Oinarrizko ibilbidea

Ikastetxeetan eremuak ezartzeko zein garatzeko Lana eremuen arabera ezartzeko hasierako etapan dauden ikastetxeentzat diseinatuta dago ibilbide hau; hau da, oraindik ez dute planifikatu lana eremuen arabera egitea.   Ibilbide honen helburu nagusia da eremuka lanaren oinarri teorikoak eta metodologikoak eskaintzea, hasierako plangintzan laguntzea, curriculuma integratzeko tresnak ematea eta ikasgaien arteko lankidetza sustatzea.

 EL-PKP 2. Tarteko ibilbidea

Ibilbide hau eremuka lana diseinatzen hasi diren ikastetxeei zuzenduta dago, baita diziplinarteko proiektu puntualak planifikatzen eta inplementatzen hasi direnentzako. Ibilbide honen helburu nagusia da eremuka lanaren praktika pedagogikoak sendotzea, konpetentzien ebaluazioa hobetzea, curriculumaren integrazio eraginkorra sustatzea eta jarraipenerako eta etengabeko hobekuntzarako estrategiak garatzea.

 EL-PKP 3. Ibilbide aurreratua

Ibilbide hau eremuka lanaren inplementazioan nabarmen  aurrera egin dutenei bideratuta dago. Ibilbide honen helburu nagusia da Hezkuntza Baliabide Irekiak sortzea eta komunitateari eskaintzea, berrikuntza pedagogikoa sustatzea, eragin handiko diziplinarteko proiektuak garatzea, ebaluazio formatiboa indartzea, hezkuntza-ikerketa sustatzea eta praktika onak partekatzea.

Azken eguneraketa, 2025/06/09