Eremuak Lantzen programa
Testuingurua
Eremuak Lantzen programaren helburua Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeei (DBHko 1. eta 2. mailakoei) modu progresibo, ordenatu eta iraunkorrean eremuen arabera antolatutako lana ezartzen laguntzea da 2025-2028 bitartean. Eredu pedagogiko ekitatiboago, inklusiboago eta ikasleen konpetentziak garatzera bideratuago dagoen eredu baterantz aurrera egiteko beharretik abiatzen gara, programa palanka gisa erabiliz honetarako:
-
Zuzendaritza- eta irakasle-taldeak sentsibilizatzea eta mobilizatzea eremuen ereduak dituen onura pedagogiko eta antolatzaileen inguruan.
-
Eremuen araberako lanak dakarren curriculum- eta metodologia-aldaketa modu iraunkorrean ezartzea.
-
Praktika onak sendotzea eta zabaltzea, lidergo partekatuaren eta elkarlanaren bidez.
Ekintzak
Bigarren Hezkuntzako ikastetxeei eremuak ezartzen laguntzeko programari erreferentzia egiten dion hirugarren kapitulu hau, bi ekintza estrategiko eta interdependientetan antolatzen da, eta esku-hartze global, koordinatu eta koherentea ziurtatzen dute ikastetxe osoan curriculum-eraldaketa eraginkorra bultzatzeko.
1. ekintza: EL-PKP (Eremuak Lantzen Praktika Komunitate Profesionala). Ikastetxean erantzukizuna eta erabakitzeko ahalmena dutenei zuzentzen zaie, hau da, zuzendaritza-taldeei eta eremuen ezarpenaren arduradunei, hala nola BeA figurei, irakasle-talde bati edo ikastetxeko praktika-komunitate bati. Ekintza hau bi dimentsiotan ardazten da: estrukturala, eremuak Ikastetxeko Hezkuntza Proiektuan integratzeko plangintza estrategikoa eta gobernantza indartu nahi dituena; eta pedagogikoa, ikasketa-proposamenen koherentzia eta kalitatea bermatuko dituen marko-metodologikoa ezartzen duena.
2. ekintza: materialak hobetzea eremuetako irakasleekin. Ekintza honek irakasleei akonpainamendua ematen die eremuetan antolatutako ikasegoeren diseinu eta garapenean, lankidetza-metodologiak, praktika onen trukea eta baliabide didaktiko irekien sorrera sustatuz.