Eremuen markoa

 Testuingurua

Eremuen ezarpen-markoa Bigarren Hezkuntzako ikastetxeentzako erreferentziazko dokumentu gisa aurkezten da. Testua azken urteotan antolaketa-eredu hau bere gain hartu duten zenbait instituturen esperientzia metatuan oinarritzen da.​

2024-2025 ikasturtean, Berritzegune Nagusiak lankidetza estuan lan egin du ikastetxe talde honekin, erreferentziazko Praktika Profesionalen Komunitatea (EL PKP) sendotzeko helburuarekin, eremuen ezarpen-prozesuan laguntza eta babesa emateko asmoz. Komunitate honek jarraipena eman die orain arte Euskadiko Autonomia Erkidegoan garatutako hainbat ekimenei, berrikuntza pedagogikoarekin konprometitutako ikastetxeen arteko lankidetza-sarea sortuz.​

Ikastetxe hauetako zuzendaritza-taldeen eta irakasleen konpromisoari esker, dokumentu bizia sortu da, eta guztion artean elkarrekin aberasten eta eguneratzen jarraituko dugu.​

 Eremuen araberako lana ezartzeko markoa

 Hezurdura

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eremuen araberako lana ezartzeko esparru hau lau kapitulutan egituratzen da:​

  • Lehen kapituluak, «Alderdi orokorrak», esparru orokorra garatzen du, eta haren xedea, helburuak eta aplikazio-eremua definitzen ditu.​

  • Bigarren kapituluak ikastetxeentzako orientabide praktikoak eskaintzen ditu, eta honako hauek jorratzen ditu: antolaketa-neurriak, printzipio metodologikoak, eremuak eta curriculum-diseinua konfiguratzeko irizpideak, tutoretza, hizkuntzen tratamendua, ebaluazioa eta ezarpenaren jarraipena eta eragina.​

  • Hirugarren kapituluak Bigarren Hezkuntzako ikastetxeei Eremuen araberako lana ezartzen laguntzeko programan jasotako bi ekintzak ditu ardatz: Eremuak Lantzen Praktika Komunitate Profesionala (EL PKP), berdinen arteko ikaskuntza eta ikastetxeen eta administrazioaren arteko laguntza erantzukidea sustatzen dituen lankidetza-espazioa; eta bigarrena, irakasleei akonpainamendua ematea eremuetan antolatutako materialen diseinu eta garapenean.​

  • Laugarren kapituluak azken xedapenak ezartzen ditu, esparrua zabaltzeko, ebaluatzeko eta eguneratzeko prozedurak barne, bai eta bibliografia eta baliabide interesgarriak ere.​

Gainera, dokumentuak zenbait eranskin ditu, ikastetxeetarako tresna praktikoak eskaintzen dituztenak, hala nola inpaktu-adierazleak, ebaluaziorako orientabideak, ikaskuntza-egoeren adibideak eta ezartzeko material lagungarriak.​

Azken eguneraketa, 2025/06/09