Esku-hartze eremuak
Ikaskuntza kooperatiboaren barruan hiru esku-hartze eremu daude:
-
A. Esku-hartze eremua: Talde-kohesioa.
-
B. Esku-hartze eremua: Taldeko lana irakasteko baliabide gisa.
-
C. Esku-hartze eremua: Talde-lana irakatsi beharreko eduki gisa.
A. Esku-hartze eremua
Talde-kohesioa aldez aurreko baldintza da, beharrezkoa, baina ez nahikoa, ikasgelan ikasketa kooperatiboa ezarri ahal izateko. Ikasketa kooperatiboa sartu aurretik, taldea prestatu behar dugu: lankidetzarako klima egokia sortzen joan, elkarrekiko laguntza eta solidaritatea lantzen hasi. Egitura hauen helburuak dira: ikastaldea kohesionatzea, taldean lan egiteko prestatzea, kooperaziorako jarrera hartzea eta pixkanaka ikasketa komunitate txiki bat eratzea.
Non, noiz eta nola aplikatu egitura hauek?

Talde-kohesioaren dimentsioak
Ikasgelako taldea kohesionatzeko, taldean lan egiteko prestatzeko eta kooperaziorako jarrerak bultzatzeko, jarduerak 5 dimentsiotan bereizten dira:

B. Esku-hartze eremua
B esku-hartze eremura pasatzeak esan nahi du ikasgela barruan ikasleen jarduera modu indibidualean egituratzeari utzi eta lankidetzan oinarrituz egituratu behar dugula ikaskuntza, hau da, lankidetza egitura edo teknikez baliatuz diseinatu behar dugula egunerokoa.
Garrantzitsuena ez da irakasleok lankidetza-teknikak ezagutzea eta kudeatzeko gai izatea, ikasleek modu eraginkorrean erabiltzea baizik. Garrantzitsua da erabilera puntuala ez izatea, baizik eta egiturak errutinaren barne txertatzea. Horretarako, hiru premisa izan behar ditugu gogoan:
-
Ez dago lankidetzarako proiektu berezirik diseinatu beharrik, ohiko dinamikan txertatu. Horrela, ikasleek taldean lan egingo dute sistematikoki eta bizkorrago barneratuko dituzte estrategia kooperatiboak.
-
Egitura bat ez da eraginkorra behin baino gehiagotan egin arte, denbora eman behar dugu ikasleek eraginkortasunez egiten ikas dezaten.
-
Irakasle taldeak bizpahiru egitura aukeratu ditzake epe jakin baterako eta hauek soilik erabiltzeko konpromisoa hartu; honek ikasleei lagunduko baitie modu autonomo eta eraginkorrean jarduten.

C. Esku-hartze eremua
Taldean sortutako arazoak gainditzeko, taldearen funtzionamendua autoerregulatzeko eta talde gisa gero eta hobeto antolatzeko erabiliko ditugun baliabideak topatuko ditugu eremu honetan:
-
Ekipo-plana: taldeek planifikatu egiten dute talde gisa lortu nahi dutena. Aldian behin berrikusiz, taldeak autoerregulatzen dira, gero eta hobeto funtzionatzen dute eta, beraz, taldean lan egiten ikasten dute.
-
Talde koadernoa: taldearen koadernoa funtsezkoa da. Bertan, taldeen "nortasun-ezaugarriak" eta "historia" agertuko dira: izena, kideak, arauak, karguak eta funtzioak, Ekipoko Planak, "saioen egunkaria", aldizkako azterketak, ebaluazioa, autoebaluazioa...






















