GARAPEN IRAUNKORREKO HELBURUAK, AGENDA 2030, hezkuntzari dagokionez

 

Agenda 2030aren ikuspegia giltzarrietako bat da hezkuntza-sistema gaur egungo eskakizunetara egokitzeko eta erronkei aurre egiteko. Hezkuntzak garapen iraunkorraren eta munduko herritar izatearen alde lan egingo du, pertsona orori bizitza oparoa ahalbidetuko dioten ezagutza, gaitasun, balio eta jarrerak ahalbidetuz, betiere bakea, giza eskubideak, kulturartekotasuna eta trantsizio ekologikoa, besteak beste, oinarri izanik.

2015eko irailaren 25ean, Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak aho batez onartu zuen Garapen Iraunkorrerako 2030 Agenda. Ekintza-plan unibertsal, integral eta eraldatzaile bat da, gizartearen, ekonomiaren eta ingurumenaren alorretan garapena sustatzea helburu duena.

Garapen Iraunkorrerako 2030 Agenda 17 helburuk osatzen dute. Helburu horiek guztiak gizakientzat eta planetarentzat berebiziko garrantzia duten bost eremutan biltzen dira: pertsonak, planeta, oparotasuna, bakea eta lankidetza. Garapen Iraunkorrerako Helburu horien artean, 4. helburuak hezkuntzari erreparatzen dio esplizituki. Hau jasotzen du: “Guztiontzako kalitatezko hezkuntza inklusiboa eta bidezkoa bermatzea eta etengabeko ikaskuntzarako aukerak bultzatzea”. Beste helburuetan ere hezkuntzarekin loturiko adierazleak ageri dira. Euskadi mailan, Agenda 2030aren testuinguruan, Euskadi Basque Country 2030 Agenda finkatu da.

Hona hemen Garapen Iraunkorrerako 2030 Agendaren 17 helburuak: