Gizarte Zientziak
Herenegun! Unitate Didaktikoaren inplementazio proiektu-pilotu gisa Memoria, Bizikidetza eta Giza Eskubideen Gogora Institutuaren eta Hezkuntza Sailburuordetzaren arteko elkarlanari esker garatu da.
Helburua izan da 77/2023 Dekretuari (Geografia eta Historia) eta 76/2023 Dekretuari (Euskal Herriko Historia, Espainiako Historia, Mundu Garaikideko Historia) dagozkien arloetan Memoria Hurbila izendatzen dugun aldia (1960-2018) lantzeko erabilgarria izan daitekeen unitate didaktiko bat jartzea ikastetxeen eskura.
Oinarrizko edukiez eta azken hamarkadetako historiako gertakari nagusiak laburbiltzeaz gain, unitate didaktiko honek, gure iragan hurbileko gertaera traumatikoen gaineko azterketa kritikoa ahalbidetzen du: Indarkeriaren erabileraren aurrean jarrera kritikoa garatzen lagundu, gertakariok berriro ez errepikatzeko helburuarekin, biktima guztiak, salbuespenik gabe, aitortzeko, eta Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren aldeko jarrera sustatzeko.
Unitate didaktikoa balidatze aldera, 2021-2022 ikasturtean zehar garatu zen lehen esperientzia pilotua, zortzi ikastetxeetan, guztira 994 ikaslek parte hartu zutelarik. Esperientziaren balorazioa oso positiboa izan zen, bai ikasleen aldetik eta baita irakasleen aldetik. Balorazio positiboarekin batera, hurrengo urteetara begira hainbat hobekuntza proposamen egin ziren. Hobekuntza horiek kontuan hartuta, 2022-2023an pilotajearen bigarren faseari ekin genion. Horretan, guztira 1460 ikaslek parte hartu zuten, 15 ikastetxeetan. Ikastetxe bakoitzak bere erritmoa, egutegia eta proiektu propioa garatuz eraman zuten aurrera esperientzia.
Pilotaje bien ondorioz egindako hobekuntzak eta irakasle zein ikasleen aldetik jasotako balorazio positiboak kontuan hartuta, zabaldu nahi dugu unitate didaktikoa EAEko ikastetxe guztietara.
Helburu horretarako, ikastetxeei lagungarri izango zaizuen material sorta jasotzen duen esparru digitala sortu da, ondoko webgunean: www.labur.eus/memoriahurbila.
Herenegun! unitate didaktikoaren materialez gain, eduki gehigarriak aurkituko dituzue: biktimen testigantza zuzenak eta azken hamarkadetako memoriaren gaineko dokumental sorta bat aurkituko duzue.
Sarbidea: Gogora2018HEZ
Pasahitza: Ahotsak532
Unitate didaktikoa- Herenegun 0
Unitate didaktikoa- Herenegun 1
Unitate didaktikoa- Herenegun 2
Unitate didaktikoa- Herenegun 3
Unitate didaktikoa- Herenegun 4