Gure sare sozialak


 

Gune honetan argitaratzen ditugun edukiak sare sozialen bidez zabalduko dira ere. Era horretan azken berriak jarraitu ahalko dituzu, gune honetara sartu behar izan gabe.

Gure gizartearen etorkizuna guztion ardura da eta guztion artean ari gara eraikitzen.. Gure ikasleen talentua ahalik eta gehien garatzea da garrantzitsuena gurea bezalako bikaintasunezko eta kalitatezko eskolan. Horregatik, beharrezkoa da gure eskola-jarduera aberatsa, pertsonalizatua eta inklusiboa izatea, non hezkuntza-komunitatea osatzen duten pertsonak seguru sentituko diren, inolako arrazoirengatik diskriminaziorik izan gabe, eta ikasleak nahi dugun gizarterako ikasi eta prestatu ahal izateko balioko duena.

Gure eskolaren oinarri den konpetentzietan oinarritutako curriculumak ikaskuntza sakon eta funtzionalera bideratzen du eskola-jarduera. Konpetentzietan oinarritzen den hezkuntzaren funtsa da, batetik, ikasleak barneratutako funtsezko ezagutzen arteko loturak sendotzea, eta, bestetik, ezagutza horiek eguneroko testuinguru eta egoera desberdinetan aplikatzea.

Era berean, funtsezkoa da ikasleen eta, oro har, hezkuntza-komunitatearen ongizatean arreta berezia jartzea, ongizate emozionala funtsezkoa baita bai egoerei aurre egiteko eta horietara egokitzeko, bai gure ohiko jardueran arrakasta lortzeko. Komunitate ahaldundua ikasten duen komunitatea da.

Garrantzitsua da, halaber, gure eskoletan egiten den guztia azaldu, partekatu eta hausnartuko duen ekintza komunikatibo baten beharra azpimarratzea. Ekintza horren helburua pertsona bakoitzaren eta komunitate osoaren arrakasta bilatzea da. Bizi garen ezagutzaren gizarteak pertsona informatuak behar ditu, eta, horregatik, garrantzitsua da sustatzen diren ekintzek eskura dugun ezagutza-oinarri hoberenean oinarri izatea.

Testuinguru horretan, curriculum berriak egiten ari garen bidean sakontzeko aukera ematen digu. Elkarrekin egiten ari gara bidea, etorkizuna hemendik aurrera eta guztion artean eraikitzen baitugu.

Azken eguneraketa 2024/10/18