Zer da?

Hezkuntza munduan egiten diren ekintzen eta izaten diren ezagutzen zabalkunderako komunikazio-egitura bat da.  

Bereziki hezkuntza-profesionalei zuzendutako egitura bada ere, funtzio soziala ere badu. Izan ere, hezkuntza-komunitatearen kide guztientzat (ikasleak, familia, eragile sozialak, eta abar) irekia da. Beraz, herritar guztiek informazioa izateko erreminta ere bada. 

Zein da bere helburua?

Hezkuntzari lotutako ezagutzak eta ekintzak modu integratu batean transmititzea , hezkuntza ezagutzak eta formazioa hobetzeko eta bultzatzeko.  

Adituek eta hezkuntza-munduko profesionalek egindako ekarpenei esker, hezkuntza-komunitateak, eta herritarrek orokorrean, gaurkotasuneko gai desberdinen inguruan informatuta egoteko aukera izango du. 

Era berean, garrantzitsua da irakasleek eguneroko jardunean behar dituzten baliabide eta tresnak modu integratuan eskura izatea. Izaera bateratzailea du Hezkuntza Komunikaziorako Unitateak. 

 

Nola betetzen du bere funtzioa?

Etengabe eguneratzen joango den gunea da. Gainera, erreferentziazko gunea bihurtzeko ahalegin horretan, sare sozialen bitartez ere zabalduko du edukia. 

Bestalde, komunikazio-egitura den heinean, publiko hartzailearen ahotsa jasotzeko mekanismoa ere badu. 

Zer eta nor dago HKUren atzean?

Hezkuntza-munduko profesionalak ari dira ingurune birtuala elikatzen. Lan-ildo desberdinetatik jasotako informazioa kudeatzen dute, curriculum berriaren zabalkuntzatik hasita eta Hezkuntza Sailaren beste lan-ildo nagusien kohesioa bilatuz. 

Nola uztartzen da Hezkuntza Sailak dituen beste guneekin?

Ingurune birtualaren oinarria curriculumaren garapenean dago, hori baita hezkuntza profesionalen ardatza.  

 

Curriculumaren garatze horretan, Sailak bultzatutako beste planak estuki lotuta daude, horien bitartez garatzen baitira Curriculumaren bi printzipio nagusiak: bikaintasuna eta ekitatea.  

 

Hortaz, ezinbestekoa da, jada martxan diren beste ekimenek ere lekua izatea HKU honetan: 

  • Irakurgunea 

  • Steamgunea 

  • Hezkidetzagunea 

  • Bizikasigunea 

  • Amarauna 

  • Digigunea 

Zeintzuk dira HKUren atalak edo gaiak?

Etengabeko eraikitze prozesuan gaude; beraz, sortu ahala edukien berri emango da.

  • Curriculuma: eduki bilatzailea

  • Jakintza- eta ikaskuntza-esparruak

  • Ikas-egoerak

  • Hezkuntza-ebidentziak

  • Ebaluazioa

  • Hezkuntza guneak