Aurkezten diren ikaskuntza-egoerak irakasle-talde batek egindako proposamenak dira. Hezkuntza-baliabide irekiak dira (HBI), eta testuinguru bakoitzaren beharren arabera egokitu eta berrerabil daitezke. Beraz, adibideak modu global eta koherentean egituratu badira ere, komeni da gogoratzea izaera orientatzailea dutela; hau da, ez dira jarraibide zurruntzat hartu behar. Eredutzat hartu behar ditugu.

Azken eguneraketa, 2023/01/27

Nire begiak ematen dizkizut

DBHko 1go mailarako Ikas-egoera proposamen honen bidez, ikasleak besteek izan ditzaketen zailtasunez jabetu ondoren, horiei konponbideak ematen saiatuko dira guztiontzat aukera berdintasuna lortze aldera. Horretarako irudien bidez jasotzen den informazioa ondo ulertu beharko dute ondoren, ahoz transmititzeko deskribapenen bitartez. 

Euskara eta euskal literatura, Balore zibiko eta etikoak, Gaztelania eta literatura

Taula periodikoa arriskuan

DBH 4. mailarako diseinatutako ikas-egoera honen bitartez, ikasleek ikusiko dute taula periodikoko elementuek zer-nolako garrantzia duten gure bizimoduan. Horretarako, taulan periodikoan dauden elementuak aztertu eta sailkatu beharko dituzte. Horrez gain, elementu bakoitzaren aplikazioa eta egoera ikertu beharko dute, baita desagertzeko arriskuan badago ere.

Fisika eta kimika

Nortasun digitala eraikitzen

DBH 4. mailarako proposatutako ikas-egoera honen bidez, ikasleek nortasun digital sendo bat eraikitzen ikasiko dute. Horretarako, lehenik eta behin, identitate digitala zer den ikasiko dute. Ondoren, beren datu pertsonalak Interneten babesteko neurriak aztertuko dituzte. Azkenik, nortasun digital egokia eraikitzeko neurriak adostuko dituzte.

Digitalizazioa, Euskara eta literatura, Gaztelera eta literatura