Aurkezten diren ikaskuntza-egoerak irakasle-talde batek egindako proposamenak dira. Hezkuntza-baliabide irekiak dira (HBI), eta testuinguru bakoitzaren beharren arabera egokitu eta berrerabil daitezke. Beraz, adibideak modu global eta koherentean egituratu badira ere, komeni da gogoratzea izaera orientatzailea dutela; hau da, ez dira jarraibide zurruntzat hartu behar. Eredutzat hartu behar ditugu.

Azken eguneraketa, 2023/01/27

Eskolaren sintonia

Lehen Hezkuntzako 5. mailarako ikas-egoera honetan, ikasleek sintonia baten funtzio komunikatiboa ezagutzeko aukera izango dute; eta doinu jakin bat erabiliz, Euskal kulturaren ezaugarriak dituen kanta berri bat sortu eta ikasi ahal izango dute.

Arte Hezkuntza, Euskara eta literatura

Etorkizuneko etxeak

Lehen Hezkuntzako 6. mailarako ikas-egoera honetan, ikasleek ulertuko dute eraikuntzak testuinguruari (historikoki eta geografikoki) egokitzen direla, gaur egungo arazo globalei erantzunez eta genero estereotipoak saihestuz,  etorkizuneko etxearen planoak, maketa eta liburuxka informatiboa egiteko.   

Arte Hezkuntza, STEM, Hizkuntzak

Mundu hobe bat nahi dugu

Albistegietan, munduko egoera triste eta gatazkatsuak gelditzen dira agerian; baina pozgarriak direnak eta elkartasuna adierazten dutenak ere badaude. Momentuko egoera abiapuntutzat hartuta,3. zikloko  ikasleek hausnarketa eta pentsamendu kritikoa sustatuko dute azterketa dokumentala eginez. Horretarako, historiako garai ezberdinetan kokatuko dira ikasleak; eta, konpetentzia ekintzailea landuz, soluziobideak topatzen saiatuko gara.

Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezagutza; Euskara eta Literatura eta Gaztelania eta Literatura; Matematika; Balio Zibiko eta Etikoetako Heziketa; Arte Hezkuntza