Ikasegoeren atalak
1. Identifikazioa
Atal honetan, adierazi beharko dira: inplikaturiko arloak eta ikasgaiak nahiz eremua, ikasle hartzaileak, saio kopurua, izenburua, lizentzia...
2. Ikasegoeraren esparrua edo ikuspegia
Ikasegoera batek ibilbide didaktiko bat ezartzen du: abiapuntu jakin batetik hasi eta azken produktu bat egitera eramango gaitu, betiere testuinguru jakin batean.
Testuingurua. Ikaskuntzek balio behar dute bizitza errealetik gertuko egoera pertsonal, akademiko edo sozialei aurre egiteko. Benetako esanahia izan behar dute, eta baliabideak eskaini behar dituzte ikasleentzat adierazgarriak diren problemak kudeatzeko. Ikaskuntzak testuinguruan kokatzeko prozesua osatze aldera, ikaskuntza horiek transferitzeko aukera sustatu behar da, konpetentziek jarduteko moduak sortzen baitituzte eta, hartara, elkarrengandik hurbil dauden testuinguru eta egoeretan moldatzeko aukera ematen baitute.
Abiapuntua. Problema, erronka, desafio edo galdera baliagarri bat da, erantzuna edo irtenbidea behar duen testuingurutik sortua. Adibidez:
-
Ikasleek planteatutako gai interesgarri bat.
-
Fenomeno baten behaketa.
-
Gertaera bati buruzko polemika.
-
Arreta sortu duen informazioa.
-
Gizarteari oro har edo ikasleen inguruari eragiten dion problematika.
-
Errealitateko elementu bati buruzko galdera.
-
Problema batetik abiatutako ikerketa.
-
Ikastetxez kanpoko eragile batek planteatutako beharren bat.
-
Ulertu beharreko dilema bat...
Amaierako zeregina. Egoera errealetan oinarritutako ikaskuntzek, askotan, kultura-produktu bat edo komunitaterako zerbitzu bat egitea dakarte. Produktu horiek prestatzean, konpetentzien ikasketa errazten duten prozesuak eragiten dira, hau da, sortutako prozesuek jakintza-esparruen arteko mugak gainditzen dituzte. Ikasegoera batean landutako produktuak izan daitezke:
-
Ahozko azalpen bat egitea, aurkikuntzak edo ondorioak publiko jakin batekin partekatzeko.
-
Erakusketa bat antolatzea eta gidari-lana egitea.
-
Informazio-liburuxkak egitea, artea bitarteko dela.
-
Gizartean hausnarketa eragiteko aldarrikapen-ekintzak egitea.
-
Elkartasun-kanpainak diseinatzea eta gauzatzea.
3.1. Curriculum argudiaketa
Curriculumaren justifikazioa edo argudioa, adieraziko dituena funtsezko konpetentziekiko lotura (deskriptore operatiboak), inplikatutako arlo edo ikasgaien konpetentzia espezifikoak, ebaluazio-irizpideak eta curriculumaren oinarrizko jakintzak dira. Hau da:
-
Funtsezko konpetentziekiko lotura (deskriptore operatiboak).
-
Inplikaturiko arlo edo ikasgaien konpetentzia espezifikoak.
-
Ebaluazio-irizpideak.
-
Oinarrizko jakintzak.

3.2. Antolatutako jardueren proposamena
Ikaskuntza-proposamenak hiru fasetan antolatuta daude, hasierako fasea, garapenekoa eta amaierakoa. Ikaskuntza-jarduerak zein ebaluazio-jarduerak egongo dira.
Hasierako fasea. Fase honetan, holako jarduerak proposatuko dira: ingurunea taldean hautematekoak, ikasleen errealitate adierazgarria aztertu eta problematizatzekoak, aldez aurreko ikaskuntzekin eta motibazioarekin lotzekoak, eta ebaluazio-irizpideak eta plangintza-jarduerak partekatu eta adostekoak.
Garapen fasea. Fase honetan egin daitezkeen jarduerak: zenbat ingurunetan (analogikoetan nahiz digitalean) informazioa bilatu, prozesatu eta interpretatzekoak, aurreko ideiekin alderatzekoak, errealitatea ulertzeko ereduak egituratu eta eraikitzekoak, eta autoerregulazio-jarduerak.
Amaierako fasea. Fase honetan, proposatu daitezkeenak: aplikazio-jarduerak eta zereginak, abstrakzioa eta antzeko beste testuinguruetarako transferentzia bultzatzen dutenak, azken ekoizpenaren komunikaziorako jarduerak, entzute errealen aurrean egindako ikaskuntzak eta ebaluazio-jarduerak.
3.3. Ikaskuntzarako Diseinu Unibertsala
Ikaskuntzarako Diseinu Unibertsala curriculuma garatzeko printzipioak dira, ikasle guztiei hezkuntzarako sarbidean aukera-berdintasuna ematen dietenak, eta haien helburua benetako inklusio eta parte-hartzea lortzea da ikasle guztientzat, ikaskuntzarako oztopoak minimizatuz eta ikasteko aukerak maximizatuz.
Edozein ikas-egoera diseinatzen hastean, IDU printzipioak hartu behar dira kontuan ikasteko eta parte hartzeko oztopoak minimizatzeko. IDUak ikasleei ikaskuntzarako aukera ezberdinak eskaintzean datza eta hiru printzipioen gainean egituratzen da: inplikaziorako aukerak ematea, errepresentaziorako aukerak ematea eta gauzatzeko eta adierazteko aukerak ematea.
3.4. Antolaketa, metodologiak eta baliabideak
Antolaketa, metodologia eta baliabideen inguruan hitz egiten dugunean, ondorengo alderdiei dagozkien erabakiak jaso behar dira:
-
Espazioaren erabilera.
-
Hautatutako printzipioak eta estrategia metodologikoak (inklusio- eta ekitate-printzipioak , IDU printzipioak, metodo eta estrategiak eta zenbait dinamika...), taldekatzeko moduak eta talde-lana.
-
Baliabide pertsonalak eta materialak, ingurune analogikoak eta digitalak.
3.5. Ebaluazioa
Ebaluazio mota desberdinak, hainbat eragile, askotariko tresnak... Ebaluazio-irizpideak izango dira konpetentziak zenbateraino eskuratu diren baloratzeko erreferentea.