Ebaluazioaren marko juridikoa

Irakasleok, eguneroko jardunean, ebaluazioari buruzko marko juridiko bat dugu gidari.Baina, non kokatzen gara Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE)? Zer lege eta dekretuk zehazten dute ebaluazioa gure hezkuntza-sisteman?

Estatu mailako marko juridikoan jarri behar dugu lehen begirada. Ebaluazioaren oinarria estatu mailan 3/2020 Lege Organikoa, abenduaren 29koa, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa aldatzen duena da. Lege honek hezkuntza-sistemaren printzipioak eta helburuak zehazten ditu. Estatu mailako marko hori hainbat Errege Dekretutan antolatzen da eta bertan zehazten dituzte hezkuntza-maila bakoitzeko ebaluazio-prozedurak eta irizpideak:

Errege Dekretu horiek beraz, hezkuntza etapetako oinarrizko curriculuma arautzen dute, eta aldi berean, Autonomia Erkidego bakoitzak bere lurraldean curriculum osagarriak garatzeko eskumena du.

Estatu mailako marko horretatik abiatuta, EAEko marko juridikora egiten dugu salto. Lehenik, 17/2023 LEGEA, abenduaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzarena hartuko dugu kontuan eta ondoren, hezkuntza-maila bakoitzeko curriculuma zehazten dituzten hiru dekretuak hurrenez-hurren. Hauek dira hiru dekretu horiek:

Dekretu hauek curriculumaren oinarriak ezartzen dituzte EAEko hezkuntza-maila guztietan.

Azkenik, garrantzitsua da aipatzea Hezkuntzako sailburuaren AGINDUA, 2024ko urtarrilaren 22koa, zeinaren bidez arautzen baitira Haur Hezkuntzako ebaluazioa eta Oinarrizko Hezkuntzako eta Batxilergoko ebaluazioa, mailaz igarotzea eta titulazioa, hala badagokio. Agindu honek prozedura zehatzak ezartzen ditu, ebaluazioaren alderdi praktikoak arautuz eta argituz.

Laburbilduz, garrantzitsua da bai estatu mailako legeak, bai EAEko dekretuak eta aginduak kontuan hartzea gure ikasleen ebaluazioa prozesua planifikatu eta gauzatzerakoan. Horrela, bermatu dezakegu ebaluazioa bidezkoa, objektiboa eta ikasleen ikaskuntza-prozesua hobetzeko baliagarria dela.

Azken eguneraketa, 2025/04/07