Metodo eta estrategiak
Metodologia aktiboak sustatzen dituzten metodo estrategia eta tekniken deskribapena
Euskal hezkuntza-sistemako eredu pedagogikoaren baitan ikaslea hezkuntza-sistemaren giltzarritzat hartzen da, eta horrek eskatzen du ikaskuntza prozesua ikasleen interesetan eta motibazioan oinarritzea, baita ikasleek rol aktiboa izatea ere. Horretarako, funtsezkoa izango da ikaskuntza aktiboa izatea, eta ikaslea bere ikaskuntza prozesuaren jabe izateko bidea diseinatuta izatea ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan. Beraz, ikaskuntza aktiboa bermatzeko ezinbestekoa izango da erabiliko diren metodo, estrategia, teknika eta abarrek ikaslearen rol aktiboa sustatzea eta indartzea. Baliabide horien hautaketari eta aplikazio koherenteari ekiteak metodologia aktiboez hitz egin ahal izatea eragingo du.