Metodologia aktiboak

 A. Zer dira metodologia aktiboak?

 

Dekretuek ikaslea hezkuntza-sistemaren giltzarritzat hartzen dute, eta horrek eskatzen du ikaskuntza prozesua ikasleen interesetan eta motibazioan oinarritzea, baita ikasleek rol aktiboa izatea ere.

Metodologia Aktiboek esku-hartze pedagogikoaren erdigunean jartzen dituzte ikasleak, eta paper aktiboa izateko aukera ematen die beren ikaskuntza-prozesuaren eraikuntzan. Prozesu horretan, planifikatutako jakintzak eskuratzeaz gain, bere trebetasun, abilezia, teknika, prozedura, prozesu edo jarrera guztiak aplikatzeko gai izango da, bizitza errealera transferitu daitezkeen arazoak konpontzeko, hazkunde pertsonalerako eta egungo gizartean erabateko parte-hartzerako beharrezkoak diren funtsezko konpetentziak eta trebetasunak garatzeko.

Metodologia aktiboen hautua egitean, ikasleei beren ikaskuntza zuzentzeko aukera ematen zaie intentzio pedagogiko osoz. Hau da, aukera zabaltzen da pertsonalizazioan aritzeko eta horrek aukera handia ematen du ikasgelan partaidetza areagotzeko.

Beraz, esandakoari jarraiki esan ahal dugu Metodologia Aktiboak irakaskuntza-baliabide aproposak direla curriculum-dekretuetan islatutako konpetentzien ikuspegiari eta ikasleen irteera profilari modu egokian eta koherentean erantzun ahal izateko. Izan ere, hezkuntzako joera berritzaileenak adierazten dutenetik abiatuta, metodologia aktiboak dira irakaskuntzaren funtsezko hiru elementu lerrokatzeko gai direnak: irakaskuntzaren zer, zergatik eta zertarakoa.

 B. Metodologia aktiboen ekarpen pedagogikoa

 

  • Konpetentzien garapenerako metodologia aktiboak dira aukerarik onenak.

  • Ikaskuntza eraginkorra sustatzea azken helburutzat hartuta, ikaslea esku-hartze pedagogikoaren erdigunean jartzen dute parte-hartze aktiboa, lankidetza eta  konpetentzien garapena sustatuz.

  • Ikaskuntza esanguratsua eta ikasleen garapen integrala bultzatzeko aukera egokiak dira.

  • Dekretuek ikasleak erronka pertsonal, sozial eta profesionaletarako prestatzea eskatzen dute. Horretarako, metodologia aktiboek, goragoko mailako pentsamendua, hau da, pentsamendu kritikoa, pentsamendu gogoetatsua, pentsamendu sortzailea, pentsamendu logiko-analitikoa eta pentsamendu metakognitiboa, besteak beste sistematikoki garatzeko aukera ematen dute.

  • Lankidetza eta berrikuntza pedagogikoa sustatzen dituzte, eta ikastetxeak berrikuntza-proiektuetan inplikatzen dituzte. Horrela, ikasleak gizarte-erronka errealei erantzuteko prestatzen dira.

  • Inklusioa sustatzeko bitarteko egokiak dira.

 

Azken eguneraketa, 2025/05/29