Egungo hezkuntza-eskaerei erantzuteko helburuarekin oinarri diren funtsezko ardatz pedagogikoak honakoak dira:

Ekitatea eta bikaintasuna

 

 “Hezkuntza-sistema bat ekitatibotzat hartzen da biztanlerian dauden desparekotasun sozioekonomikoak arintzeko gai denean; horretarako, ikasleei kalitatezko hezkuntza izateko aukera-berdintasuna eskaintzen die eta ikasleen errendimendu akademikoa beren ahalegin eta gaitasunaren araberakoa dela bermatzen du..."

(Gehiago irakurri...)

 Euskara ardatz, eleaniztasuna ipar

 

Europako Kontseiluko ikerlan askoren arabera, eskola-arrakasta izateko eskolako hizkuntzan hizkuntza-komunikaziorako gaitasun egokia izatea beharrezkoa da. Hau da, ikasleek euskaraz komunikatzeko konpetentzia garatzen duten heinean, haien hezkuntza prozesu integrala eta arrakastatsua bermatuko dugu.

(Gehiago irakurri...)

 Haur eta nerabeen eskubideak

 

“Ez dago lehentasun handiagoa merezi duen kausarik haurraren babesa eta garapena baino, haien mende baitaude nazio guztien eta, izatez, giza zibilizazioaren bizirautea, egonkortasuna eta aurrerabidea.” 

(Gehiago irakurri...)

 

 Hezkuntza inklusiboa eta Ikaskuntzarako diseinu unibertsala

 

Helburua, guztiontzako kalitatezko hezkuntza inklusiboa eta bidezkoa bermatzea eta etengabeko ikaskuntzarako aukerak bultzatzea. “Curriculuma garatzeko printzipioen multzoa, ikasle guztiei hezkuntzarako sarbidean aukera-berdintasuna ematen diena, inklusio eta parte-hartze eraginkorrak lortzeko helburuarekin, ikaskuntzarako oztopoak minimizatuz.”

(Gehiago irakurri...)

ba

ba

ba

 Genero-berdintasunaren ikuspegia

 

Hezkuntza-administrazioek emakumeei eta gizonei hezkuntzarako eskubide bera bermatuko diete, tratu-berdintasunaren printzipioa modu aktiboan barneratuz, hezkuntza-helburu nahiz -jardueretan, eta emakumeen eta gizonen artean desberdintasunak sortzea saihestuz, jokabide sexistengatik edo halakoekin zerikusia duten gizarte-estereotipoengatik.Era berean, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legearen 29. artikuluan ezarritakoaren arabera, berdintasuna ageriko zein ezkutuko curriculumean landuko da...

(Gehiago irakurri...)

 Hezkuntza digitalaren garapena

 

Gure gizartean, gure egunerokotasunean, informazioaren eta komunikazioaren teknologiek berebiziko presentzia eta garrantzia hartu dute. Horrek eragin handia bezain sakona ekarri du eremu asko eta askotarikoetan (bizikidetzan, kulturan...). Izan ere, informazioaren eta komunikazioaren teknologiek errealitatea bera ere ulertzeko modu berriak eragin dituzte. Gainera, inpaktu hori gizarte osora hedatu da.

(Gehiago irakurri...)

 Garapen iraunkorreko helburuak, AGENDA 2030

 

2030 Agendaren ikuspegia giltzarrietako bat da hezkuntza-sistema gaur egungo eskakizunetara egokitzeko eta erronkei aurre egiteko. Hezkuntzak garapen iraunkorraren eta munduko herritar izatearen alde lan egingo du pertsona orori bizitza oparoa bizitzen ahalbidetuko dioten ezagutza, gaitasun, balio eta jarrerak ahalbidetuz, beti ere, bakea, giza eskubideak, kulturartekotasuna eta trantsizio ekologikoa, besteak beste, oinarri izanik.

(Gehiago irakurri...)

 Konpetentzietan oinarritutako hezkuntza pertsonalizatua

 

Haur eta ikasleek arrakastaz aurrera egin ahal izateko eta beren bizitzan zehar erronka eta desafio nagusiei aurre egin ahal izateko ezinbestekotzat jotzen diren jardunak. Pertsona guztiek beren errealizazio eta garapen pertsonalerako behar dituztenak dira, bai eta herritartasun aktiboa, gizarteratzea eta enplegua sustatzeko behar direnak ere.

(Gehiago irakurri...)