Matematikak eta gehiago
Sesgos matemáticos
Matematikaren dimentsio afektiboa
Matematikarekiko afektibitatea hobetzeko orientabideak
Mentalidades matemáticas
Behe-zoru, goi-maila jarduerak
Errorea ikasteko aukera gisa onartzea
Matematika eta afektibitatea SARRERA
HBI Nortasun digitala eraikitzen
HBI Taula periodikoa arriskuan
HBI Nire begiak ematen dizkizut
HBI sarrera proposamenetan
HBI Eskolaren sintonia
HBI Etorkizuneko etxeak
HBI Mundu hobe bat nahi dugu
Matematikak eta curriculuma
Espainiako Matematika Batzordeak (CEMat, 2021) zentzu matematikoa ezartzen du eskolako ezagutza matematikoaren irakaskuntzaren ardatz gisa, haur hezkuntzatik hasi eta batxilergora arte (Ruiz-Hidalgo eta Flores, 2022). Ikuspegi hori curriculum berrian txertatu da, eta hortik eratorri da funtsezko konpetentzien garapenarekin lotzen diren oinarrizko jakintzen egitura.
Garrantzitsua da eskolako matematiketan zer ikasi behar den zehaztea, baina garrantzitsua da, baita ere, -eta batez ere- ikaskuntza hori nola landu behar den zehaztea. Tradizionalki, eduki-blokeen bidez garatu izan da, haien arteko konexio handiegirik gabe. Baina hori al da eskola-matematikako egitura egokia? Zeintzuk dira matematika pentsamenduaren azpian dauden prozesuak?
CEMat-en txostenak (2021) azaltzen du matematika giza jarduera bat dela, ezinbestekoa gizartearentzat, eta horrek esan nahi du herritar guztiek dutela matematika ezagutzak eskuratzeko eskubidea. Egia esan, batzuetan, ikasleen zati batek matematikari aurre egiteko gaitasun gutxiago duela sentitzen du, matematikak albo batera utziz eta haiekiko harreman negatiboa sortuz. Aspektu honetan, irakasleak berak matematikaren irakaskuntzarekiko duen afektibitatea ere funtsezkoa da. Ikasleen rol aktiboa eduki matematikoa sortzeko garaian, errorea ikasteko aukera gisa onartzea, jarduera proposamen aberats eta inklusiboak garatzea (low threshold, high ceiling motakoak), ebaluazio hezitzailea eta abar, funtsezko elementuak dira, bai matematikarekiko afektibitate hori hobetzeko, baita ikasle guztientzat ekitatezko eta bikaintasunezko eskola-matematika sortzeko ere.