Programazioak
Programazio didaktikoa curriculum-plangintzarako berariazko tresna da, eta beraren beharra dago ikasleen irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesua elkarrekin koordinatuta garatu ahal izan dezaten kasuan kasuko departamentua, talde didaktikoa edo koordinazio didaktikorako organoa osatzen duten irakasle guztiek.
Programazio didaktikoa curriculuma garatzeko tresna pedagogikoa ere bada, eta testuinguruari, ikasleen ezaugarriei eta irakaslearen irakasteko erari egokitzeko malgutasuna izan behar du. Ebaluazioa haren funtsezko alderdietako bat da.
Atal honetan, hainbat programazio adibide topatuko dituzu, etapa eta arlo/jakintzagai desberdinetakoak. Adibide hauek desberdinak izan ahal dira formato aldetik, baina funtsean helburu formatiboa daukate.
Programazioak egiteko gidak ikusteko hemen.